Autonomia Pertsonala eta Mendekotasuna.

Zer da?

Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko Programaren helburua da mendetasun egoeran dauden pertsonei beren ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehien egoteko aukera ematea. Programa hori egoera horretan ez dauden pertsonei ere zuzendu ahal izanen zaie, baldin eta helburu hori beste programa batzuen bidez lortu ezin bada.

Programa honen bidez, adineko eta/edo mendeko pertsonen eta haien familien premiei erantzun nahi zaie, etxean laguntzeko prebentzio- edo laguntza-jardueren, laguntza teknikoen eta bestelako baliabide alternatiboen kudeaketaren bidez.

Helburu nagusiak:

  • Mendetasun egoerei aurrea hartzea eta nork bere burua babesteko arazoak dituzten edo izateko arriskuan dauden pertsonak (adinekoak, desgaitasuna dutenak, etab.) ohiko bizilekuan egon daitezen laguntzea, ahal den neurrian barneratzea eta ingurunetik irtetea saihestuz edo atzeratuz.
  • Erabiltzaileen bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala hobetzea, asistentziaren, prebentzioaren, hezitzailearen eta errehabilitazioaren eremuetatik, pertsonaren premien arabera.

Zer egiten dugu?

BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU-HARTZEA:

  • Lehen harrera eta gizarte-orientazioa. Egoerak baloratzea eta kasu bakoitzean arreta plan indibidualizatu bat egitea.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) kudeaketa.
  • Errekurtsoak eta prestazioak izapidetzea: adinekoentzako laguntza teknikoak, mendekotasuna baloratzeko eskaera, familia-ingurunean zaintzeko laguntza ekonomikoak, termalismo soziala eta bainuetxeak, larrialdietarako telefono-zerbitzua, etab.
  • Etxean egotea bideragarria ez denean, ordezko errekurtsoak kudeatzea eta izapidetzea: Aldi baterako egonaldiak, eguneko zentroak, egoitzak.
  • Familia Atsedenerako Programaren kudeaketa.

ESKU-HARTZE KOMUNITARIOA:

  • Baliabide komunitarioen erabilera sustatzea eta babestea, harreman sozialak erraztea erabiltzailea bere ingurune hurbilenean integratzen saiatzeko.
  • Elkarguneak eta koordinazioguneak sortzea sare profesional eta sozialen artean (osasun-zentroak, egoitzak, erretiratuen klubak), ahalik eta arreta osoena emateko.
  • Sentsibilizazioa, laguntza-sare naturalen sustapena (familia, bizilagunak, komunitate-taldeak, etab.).
    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver   
    Privacidad