Gizarte Enplegu Babestuaren Programa.
Zer da?
Gizarte Enplegu Babestua gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko programa bat da.
Lan-trebakuntzaren bidez, esku-hartze sozialak garatzen dira, parte-hartzaileei tresna eta trebetasun profesionalak zein pertsonalak emateko.
Pertsona bakoitzarentzako propio diseinatutako prestakuntza eta enplegu ibilbide bat egiten da, gizarteratzeko eta laneratzeko.
Programa honako hauei zuzenduta dago:
Mankomunitateko herrietan bizi diren pertsonak, baldin eta gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak badituzte osasun-arazoengatik, desgaitasunagatik, prestakuntzarik ezagatik edo antzeko beste egoera batzuengatik.
Helburuak
- Gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzen laguntzea.
- Gizarte- eta lan-ohiturak eta -trebetasunak har daitezen sustatzea, enpleguaren eta prestakuntzaren bidez, lanerako sarbidea erraztuz eta kalteberatasuna murriztuz.
- Norberaren autonomia sustatzea, gatazka pertsonalei eta lan-gatazkei aurre egiteko eta gainditzeko.
- Parte-hartzaileak eskualdeko enplegu-sorguneetara sartzeko kualifikatzea.
