Gizarteratzeko Programa.
Zer da?
Gizarteratze prozesuan egoera bereziki ahulean dauden pertsonei laguntzea da, gizarteratzeko eta laneratzeko bidean aurrera egiteko beharrezkoak diren aldaketak bultzatzeko.
Nafarroako Administrazio Publikoen erantzukizuna da pertsona guztiek gizarteratzeko prozesuan laguntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea, beren baliabideak, gaitasunak eta ahalmenak mobilizatuko dituen eta inguruko baliabideak aprobetxatzen lagunduko duen ibilbide pertsonalizatuaren bidez.
Programa honako hauei zuzenduta dago:
Nafarroan bizi eta kalteberatasun sozialeko egoeran dauden pertsona guztiei.
Zer egiten dugu?
- Gutxieneko diru-sarrerak bermatuko dituzten gizarte zerbitzuen sistemako baliabideetarako sarbidea erraztea.
- Babes sozialeko beste sistema batzuetarako sarbidea erraztea (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, enplegua, etab.).
- Baliabide espezifikoak eskaintzea — beste sistema batzuek estaltzen ez dituztenak — gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei eragiten dieten arazoei aurre egiteko: esku-hartze psikosozialak eta sozioedukatiboak, hezkuntzakoak zein terapeutikoak, gizarte-trebetasunak sendotzera, arazoak konpontzera, gatazkak negoziatzera, antsietatea kontrolatzera, etxeko autonomiara edo familiaren kudeaketa ekonomikora bideratuak, besteak beste.
- Laneratzea erraztuko duten baliabideetarako sarbidea sustatzea: prestakuntza-ikastaroak, gizarteratzeko eta laneratzeko programak, banakako enplegu-proiektuak, laneratzeko zentroak, besteak beste.
- Laguntza sozial jarraituaren bidez artatutako pertsonentzat erreferentzia izatea: norberaren egoera ulertzen eta aurre egiten, baliabideak aktibatzen, eta norberaren eta ingurunearen gaitasunak eta ahalmenak garatzen laguntzen duen harreman profesional pertsonalizatua.
