Harrera eta gizarte-orientazioa.
Zer da?
Harrera eta Gizarte Orientazioko programa Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko atea da.
Programaren helburuak honako hauek dira:
- Erabiltzaileen eskaerak jasotzea eta erantzutea.
- Herritarrei beren gizarte-arazoei lehen erantzuna ematea.
- Gizarte-babeseko sistemen prestazioetarako sarbidea erraztea eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren gainerako programetarako sarbidea ematea.
Programa honako hauei zuzenduta dago:
- Gizarte-zerbitzuen laguntza behar duten pertsonei.
- Hainbat sistemaren gizarte-prestazioak jaso behar dituzten pertsonei.
- Biztanleriari, oro har.
Zer egiten dugu?
Nagusiki, lau jarduketa mota egiten ditugu:
- Harrera eta gizarte-orientazioa:
Pertsonaren beharren lehen balorazioa egitea, aholkularitza eskaintzea eta eskariari lehen erantzuna ematea, eta erreferentziazko harremana sortzea profesionalaren eta erabiltzailearen artean.
- Prestazioak eskuratzea:
Gizarte Zerbitzuen sistemako prestazio eta baliabideen kudeaketa: Errenta Bermatua, Aparteko Laguntzak, Larrialdietarako Laguntzak, familia-prestazioak, etab. Programa honen bidez ere gizarte-babeseko beste sistema batzuetako (hezkuntza, osasuna, etxebizitza, gizarte-segurantza, etab.) edo gizarte-ekimeneko hainbat erakundetako prestazioetara iristen da.
- Deribazioa:
Egoerak edo arazoak hala eskatzen duenean, OGZren gainerako programetara, gizarte-zerbitzu espezializatuetara edo gizarte-babeseko beste sistema batzuetara bideratzen da.
- Esku hartu ondorengo jarraipena:
Etengabeko jarraipena, kasuaren garapena eta bilakaera ezagutzeko.
