
Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, haur eta gazte taldeekin eta familiekin batera, parte hartuko du heldu den apirilaren 18an eginen den lorezaintzako auzolanean eta baita Agoitz Loretan jardunaldian ere, lorategi bat egiten. Gure espazioak “Lorategi bera, askotariko sustraiak” deituko da, eta honako balio hauek ikusarazteko proposamena izanen da: elkarbizitza, aniztasuna eta komunitatean elkarrekin hazteko beharra, ekitatea, parte-hartzea, errespetua, inklusioa, elkarrekiko zaintza, jasangarritasuna eta inguruarekiko maitasuna. Gure herriko aberastasuna irudikatzen duen lorategia izanen da, non pertsona bakoitza aintzat hartzen den, proiektu komun berari ekarpena egiten dion eta horren parte den.



