Nafarroak berdintasuna indartu du enpresetan

Bertan nabarmendu duenez, egiteko bidea badago ere, “Nafarroak 10 puntu murriztu du soldata-arrakala hamarkada batean. Dagoeneko ez gaude gizonen eta emakumeen arteko soldata-alde handiena duten komunitateen buruan, zazpigarren postuan baizik “. Ildo horretan, Lehendakariak gogorarazi duenez desberdintasun hori murriztu egin da “emakumeek lan-merkatuan eta orain arte gizonentzat ia esklusiboa ziren sektoreetan duten sarbideari esker”.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Gizarte Ekonomiako eta Enpleguko Departamentuak antolatu du ekitaldia, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta berdintasun arloko adituak, enpresariak eta gizarte-eragileen ordezkariak bildu dira, Nafarroan generoagatiko lan-arrakala murrizteko Enplegu plan berriaren politikei ekiteko.

Más noticias

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver   
Privacidad