Tailerra: Indarkeria Ikusezina

Haur eta Nerabeen Prebentziorako Sareak prestakuntza antolatu du Agoizko hezkuntza-komunitatearentzat, Haurrekin lan egiten duten profesionalentzat.

Norentzat: Agoizko hezkuntza-komunitatea.

Data: Doako bi tailer emanen dira: otsailaren 2an eta 5ean, 16:00etatik 18:00etara.

Zer eginen dugu tailerrean?

Zer da indarkeria ikusezina? Tratu txar psikologiko eta emozionalen moduak dira, arrasto fisikorik uzten ez dutenak, baina bai zauri sakonak. Min ematen duten txantxak, zigortzen duten isiluneak, xantaia emozionalak, “kezkaz” mozorrotutako kontrola… Hain jokabide normalizatuak izanik, askotan ez da onartzen zer diren: indarkeria.

Tailer hau Nafarroan egin berri den ikerketa batetik abiatzen da, dinamika horiek bikote helduei, nerabeei eta haurrei nola eragiten dieten identifikatu duena. Hemen ikasten dugunak balioko digu geure burua babesteko, beste pertsona batzuk babesteko eta harreman osasuntsuagoak eta kontzienteagoak eraikitzeko.

Zer ikasiko duzu tailer honetan?

  • Harreman batek osasuntsu izateari noiz uzten dion jakitea, oihurik edo kolperik izan ez arren.
  • Indarkeria ikusezinaren jokabide-adierazleak hautematea: manipulatzeko, kontrolatzeko, larderiatzeko edo mespretxatzeko moduak.
  • Indarkeria emozionalaren tipologia ohikoenak ezagutzea: gaslightinga, umore mingarria, haserre isila edo errudun sentiaraztea.
  • Jarduteko tresnak: nola prebenitu, nola esku hartu eta nori eskatu laguntza.

Eta hori guztia ingurune seguruan, errespetuzkoan eta dinamikoan.

Antolatzailea: Haur eta Nerabeen Prebentziorako Sarea, Agoizko hezkuntza-komunitatearentzat eta haurrekin lan egiten duten profesionalentzat.

Logos Prevención Infancia

Más noticias

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver   
Privacidad